Zumaia laugarren eta zortzigarren izan da Getxon

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 23a, 09:09

Gaur ere Getxoko uretan jokatuko dira estropadak, 18:00etan emakumeena eta 19:00etan gizonena.

Telmo Deuneko emakumeek laugarren postuan amaitu zuten atzo Getxon jokatu zen ETE Ligako estropada. Tolosaldea, Hibaika eta Ondarroa izan zituzten aurretik. Emaitza hauekin Zumaiak bigarren jarraitzen du sailkapenean, baina Hibaika bi puntura gerturatu da orain. 

Gizonen kasuan, zortzigarren postuan amaitu zuten atzo. Estropadarari ondo ekin zioten, baina azkenerako ezin onenen erritmoari eutsi. Sailkapen nagusian ere zortzigarren postuan mantendu dira zumaiarrak. Gaur izango dute bi traineruek atzoko emaitza hobetzeko aukera.

Sailkapenak

Emakumeak

Gizonak