Bihar banatuko dira Anariren kontzerturako gonbidapenak, turismo bulegoan

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 20a, 17:40

Epilogo bat lanean oinarritutako kontzertua eskainiko du larunbatean Anarik, Herri Eskolako patioan, 19:30ean hasita. Eguraldi txarra egiten badu, Zumaienan izango da.

Kontzertura joan nahi duenak gonbidapena eskuratu behar du aldez aurretik. Gonbidapenak bihar, ostirala, banatuko dira turismo bulegoan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Pertsonako bi gonbidapen banatuko dira gehienez.

Anarirekin batera, bost musikari bikainek osatuko dute taldea: Xabier Olazabal, Drake, baxua; Mikel Txopeitia, bateria; Ander Mujika, gitarrak; Mariano Hurtado, teklak; Xabi Etcheverry, Viola.