Kalean hamar lagun baino gehiago ez biltzeko muga gomendio da orain

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 20a, 10:34
Uriarte, Tapia eta Murga astearteko prentsaurrekoan.

Covid-19ari aurre egiteko neurri zorrotzagoak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak asteartean, batez ere jende pilaketak murrizteko asmoz. Aginduan ñabardura bat egin du kaleko pilaketei dagokienez: debeku zena gomendio da orain.

Gainontzeko debekuak iragarri bezala mantendu ditu: tabernetan, jatetxeetan edota elkarte gastronomikoetan ezingo dira hamar pertsona baino gehiago elkarrekin egon. Federatu gabeko kirol jardueretan eta turismo jardueretan ere debekua mantendu dute. Gainera, aisialdi eremuetarako bisitak gehienez hamar pertsonak osatutako taldetan egin ahal izango dira.