Aita Mari jatetxea ixtea erabaki dute, prebentzioz

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 19a, 13:20

Jatetxeko jabeak hartu du erabakia, lantaldeak covid-19 gaitzarik ez duela ziurtatu arte.

Aita Mari jatetxeko jabeak adierazi digunez, zerbitzarietako baten senide batek positibo eman du covid-19ko proban. Probak egin eta lantalde osoa gaitzetik libre dagoela ziurtatu arte jatetxea ixtea erabaki du, prebentzioz.