Euskal Jai egunaz gozatzen, antzinako argazkietan bada ere

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 12a, 09:54

Koronabirusaren pandemia dela eta, aurten ez da Gala gaurik edo Euskal Jai egunik izan, eta ez da izango Kuadrilla egunik edota Olarru egunik. Egoera hobetu arte zain egon beharko da berriro ere festez gozatzeko. 

Bitartean, Joseba Zubiaurrek bidalitako Euskal Jai eguneko argazki hau ikus daiteke. Urte dezente ditu, baina hor agertzen direnak ezagunak izango dira askorentzat.