Hitzaldia eskainiko du Javier Iriondok ostegunean, Zumaian, Hitzez elkartearen eskutik

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 12a, 08:50

Javier Iriondok hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, Zumaiako Aita Mari aretoan, Hitzez baserriko emakumeen elkarteak antolatuta. Saioa 19:30ean izango da. Aforoa mugatuko denez, aurrez izena eman beharko da. 

Krisi garaian bizitza oparoagoa izateko hausnarketak izeneko hitzaldia eskainiko du Donde tus sueños te llevan liburuaren egileak. Hitzaldi "inspiratzailea" izango dela eman dute jakitera, eta helburua "bizitzako aspektu ezberdinetarako, maila pertsonalean eta profesionalean, baliagarri izango den hausnarketa gunea sortzea" dela gaineratu dute.

Edukiera mugatua izango da. Aretoak 300 lagunentzako aforoa badu ere, gehienez 120 lagun sartuko dira. Gainera, maskara eramatea beharrezkoa izango da. Sarrerak gaurtik aurrera izango dira eskuragarri Zumaiako turismo bulegoan eta egunean bertan hitzaldiaren gunean. Sarrera erreserbatu nahi duenak 639 87 96 11 (Ana) telefono zenbakira dei egin dezake.