Donostia-Pasaia-Donostia itsas zeharkaldia irabazi du Itxas Gainek

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 11a, 17:09
Argazkia: Itxas Gain

Donostia-Pasaia-Donostia itsas kayak zeharkaldia jokatu zen larunbat goizean. Euskadiko Koparako puntuagarria den proba honetan garaipena lortu zuen Itxas Gain klubak. Era horretan, astebete lehenago Euskadiko txapelketan lortutako garaipena berretsi du Zumaiako klubak.

Normalean itsasoan jarduten ez duten kirolari askok hartu zuen parte estropada honetan. "Pandemia egoera dela eta, estatuko pista eta maratoiko probak bertan behera geratu dira, eta kirolariek lehiatzeko dituzten aukera gutxietan ere parte hartu nahi dute", diote Itxas Gaineko lagunek. 

Itxas Gain taldeko kideak emaitza bikainekin bueltatu ziren, kategoria askotan garaipena lortuz. Aipagarria da Irati Osak eta Unai Azkunek osatutako ontziak lortutako emaitza, estropadako denbora onena egin baitzuten. "Sasoi onean daudela erakutsi dute, urte osoko maratoiko prestaketari esker".

Bakarkako sailkapen orokorrean ere, Itxas Gain klubeko kirolari bat igo zen podiumeko lehen lekura; Jose Maria Villagarcia, hain zuzen ere. 

Hona hemen Itxas Gaineko kideek lortutako emaitzak. 

K1 Senior
1. Jose Mari Villagracia
5. Martin Egaña

K1 Beteranoak
2. Oier Aizpurua

K1 Beteranoak +50
1. Javier Lizancos

K2 Mixtoak
1. Irati Osa-Unai Azkune
2. Maite Etxabe-Eñaut Aizpurua
3. Izaskun Gonzalez-Jon Lazkano

K2 Emakumezko Jubenilak
1. Sara Rezola-Leire Sanchez

K2 Gizonezko Kadeteak
1. Haritz Aizpurua-Oihan Urbieta

Kluben sailkapen nagusia
1. Itxas-Gain