Donibane Lohizuneko hirugarren masterreko finala jokatuko du gaur Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 11a, 12:45

Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatzen ari diren Internationaux txapelketaren barruan antolatutako hirugarren masterreko finala jokatuko da gaur. Zumaiar bat sailkatu da finalera, Iñaki Osa Goikoetxea. 

Aldazabalekin osatu du bikotea Goikoetxeak master honetan. Finalerdian Beaskoetxea eta Basqueri irabazi zieten, bi setetan. Finalean, berriz, Jon Tambourindeguy eta Unai Lekerikaren aurka neurtuko da. Partida 22:00etan hasiko da, eta Canal Plus bidez ikusteko aukera izango da bere YouTubeko kanalean, hemen.

Egun gutxiren barruan jokatzen duen bigarren finala da hau Goikoetxearentzat. Pasa den ostiralean Mutrikuko masterra irabazi zuen, Manci gazte mutrikuarrarekin bikotea osatuta.