Zazpigarren egin du Julen Mateosek Espainiako minimotard txapelketan

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 10a, 17:54

Espainiako minimotard txapelketa jokatu da asteburu honetan Alacanteko Villena herrian. Bertan parte hartu du Julen Mateos zumaiar gazteak, Minimotard 65 mailan. Mateos zazpigarren izan da txapelketan. 

Gustura da atzetik aurrera egindako txapelketan lortutako emaitzarekin. Hasieran atze aldean ibili zen, baina egunak aurrera egin ahala postuetan aurrera egin zuen. Erlojuaren aurkako proban ere parte hartu zuen, eta bederatzigarren postua erdietsi zuen.