Bi kasu positibo detektatu dituzte asteburuan Zumaian

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 10a, 14:00

Asteburu honetan izandako kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Egindako PCR proben arabera, bi koronabirus kasu zenbatu dituzte azken egunotan Zumaian. 

Larunbatean eta igandean kasu bana detektatu dituzte Zumaian, herritarrei egindako PCR proben arabera. Pasa den asteburutik ez zen kasu positiborik eman Zumaian. 

Eskualdean ere gora egin dute kasu positiboek. Hala, Azkotian bi kasu izan dira, Azpeitian hiru, Getarian lau, Zarautzen bi, eta Zestoan bat.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, etengabe ari dira kasu positiboak zenbatzen. 1.085 kasu positibo eman dira erkidegoan ostiraletik igandera bitartean. Horietatik gehienak Bizkaian detektatu dituzte –713 kasu–, Gipuzkoan 177 kasu, eta Araban 168. PCR probatan positibo emandako beste 27 kasu ere izan direla dio Osasun Sailak.