Athleticera itzuliko da Peru Nolaskoain, Deportivoko ibilbidea amaituta

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 10a, 10:53

Peru Nolaskoain jokalari zumaiarra Coruñako Deportivo klubean aritu da azken denboraldian, Athleticek utzita. Taldea galiziarrean izandako ibilbidea amaitutzat eman zuen atzo, eta Bilboko klubera bueltatuko da. 

Coruñan aritu da Nolaskoain 2019-2020 denboraldian, bere klubak, Athleticek, utzita. 28 partida jokatu ditu talde galiziarrarekin bigarren mailan, eta bi gol sartu ditu: Teneriferi eta Oviedori gol bana. Lesio bat dela medio azken jardunaldietan ezin izan du jokatu.

Instagramen zintzilikatu duen ohar baten bidez eman du bukatutzat bere ibilbidea talde galiziarrarekin. Coruñara "munduko ilusio" guztiarekin heldu zela dio, "urte zoragarria" izango zela konbentzituta, "baina batzuetan gauzak ez dira espero bezala ateratzen". "Espero bezala aritu" ez izanaz damu dela ere gaineratu du. Ohar horren bidez eskerrak ematen dizkio kluba osatzen duten kideei, "beso zabalik" hartu zutelako.

Ez da denboraldi erraza izan: Deportivok maila galdu du, eta datorren denboraldian bigarren B mailan ariko da.