[BIDEOA] Oreka TX-en kontzertuarekin bukatu da aurtengo Musika Jaialdia

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 10a, 08:39

Oreka TX boskoteak atzo arratsaldean Zumaiena ikastetxeko aretoan eman zuen kontzertuarekin bukatu da aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Koklea izeneko proiektuarekin etorri da musika taldea Zumaiara. Proposamenak herritarren interesa piztu du, banatutako 160 gonbidapenak agortu baitira.  

Hemen ikus daiteke atzoko kontzertuko une bat. 

Jaialdia amaitu da. Ez, ordea, udako kultur eskaintza. Hala, ostiralean bertso jaialdia egingo da Herri Eskolako patioan; larunbatean, berriz, Panoli kabareta antzerkia egingo da Odietan. Bietarako gonbidapenak bezperan banatuko dira turismo bulegoan.