Oreka TX-en kontzertua Zumaienako aretora lekualdatu dute

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 9a, 15:02

Oreka TX musika taldeak emango duen kontzertuarekin amaituko da aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Kontzertua, printzipioz, Herri Eskolako patioan zen egitea. Baina, arratsalderako euri arriskua iragarrita dago, eta antolatzaileek Zumaiena ikastetxeko aretora lekualdatzea erabaki dute. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Koklea izeneko proiektu berriarekin dator Oreka TX Zumaiara. "Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka TX txalapartaz baliatzen da bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko", azaldu dute. 

Boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean.

Kontzerturako gonbidapenak agortuta daude.