Kirol beka bat eskatzeko proiektua jarri dute martxan Irati Osa eta Arantza Toledo piraguistek

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 9a, 10:59

Irati Osa eta Arantza Toledo piraguistek k2 arrakastatsua osatu dute azken urte hauetan. Brontzezko domina lortu zuten iaz, Txinan jokatutako munduko piraguismo txapelketan. Buru-belarri ari dira entrenatzen emaitza hura hobetzeko. 

Orain, baina, beste proiektu batean murgildu dira: EllasSonDeAquí izeneko kirol beka eskatzeko proiektua sortu dute. Proiektua Instagrameko bideo hau da, eta bertan beka hori lortzeko eskakizuna egiten dute. 

Osak azaldu duenez, beka horren bidez mundu mailan lehiatzen segitzeko ametsarekin jarraitu nahi dute, baina horretarako k2 piragua arinago baten beharra dute. "Beka honen bidez k2 hori lortzeko aukerak ditugu. Horretarako, bidea ikusteaz gain, 'gustuko' bat eman, partekatu edo komentario bat uztean laguntza emango diguzu", dio. Guztien laguntzarekin helburua lortuko dutela uste du bikoteak.