Zumaiako portuko irudiak, Arabako diputazioko webgunean

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 9a, 10:16

Ontzien mugimendu handia izaten zen Zumaiako portuan. Arrantzako ontziak baino, zamaontziak lotzen zituzten moilara, eta herriko arrantzaleen txalupekin partekatzen zuten errioa. 

Hala erakusten dute Gerardo López de Guereñu Galarraga argazkilari gasteiztarrak XX. mende erdi aldera atera zituen argazki hauek. Ibaian pilatzen diren ontziez gain, dagoeneko existitzen ez diren eraikinak ere jasotzen dituzte zuri-beltzezko argazki eder hauek. 

Irudi hauek Arabako Foru Aldundiaren webguneak jasotzen ditu.