Borroka eta azal arrotzak Odietako dantzagunean

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 9a, 09:39

Zumaiako 36. Musika Jaialdiko azkenaurreko ekitaldia egin zen atzo, Odieta frontoian. Pilotalekua dantzagune bihurtu zen, eta bi koreografia ikusteko aukera izan zen: Lasalaren Fight, eta Myriam Perez Cazabonen Nire azalean arrotz

Aurtengo jaialdia gaur amaituko da, Oreka TX musika taldeak emango duen kontzertuarekin. Saioa 19:30ean izango da, Zumaiako Herri Eskolako patioan, 19:30etik aurrera. Koklea izeneko proiektu berriarekin dator taldea Zumaiara.