Arrauneko porran parte hartzeko azken egunak

Baleike 2020ko abu. 8a, 10:49

Aurten ere traineru denboraldiarekin lotutako porra jarri du martxan BALEIKEk. Irabazleak sari dotorea eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Telmo Deunen elastikoa. Gaur eta bihar artean parte hartu daiteke porra honetan.

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte ETE eta KAE1 ligak zumaiarrek? Galdera horixe asmatu beharko da aurten BALEIKEren porran. Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 9a izango da, eta irabazleak sari bikaina eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian+Telmo Deunen elastikoa.

Asmatzaile bat baino gehiago baleude, zozketaz erabakiko litzateke sariduna. Inork asmatuko ez balu, berriz, gehien hurbildu denarentzat izango litzateke saria.