"Gure aurrean jarri zen, eta hari tokatu zitzaion"

Igor Susaeta/Berria 2020ko abu. 8a, 09:17

ETAk Joxe Mari Korta enpresaburua hil zuela 20 urte bete dira gaur. Confebaskeko presidente izandako Miguel Lazpiur elkarrizketatu dute Berria egunkarian. Iruditzen zaio sasoi hartan edozein enpresabururi gerta zekiokeela ETAk hiltzea 'iraultza zerga' ez ordaintzeagatik. 

Miguel Lazpiur (Bergara, Gipuzkoa, 1942) enpresaburuarena da ohartarazpena: "Edozeini tokatu ahal zitzaion, e?". ETAk Joxe Mari Korta hil zuen duela 20 urte, gaurko egunez, bere enpresako atarian, Zumaian (Gipuzkoa). "Joxe Mari hil zuten iraultza zergarengatik, planto egin zuelako eta esan zuelako ez zela ordaindu behar". Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteko presidentea hiltzea leporatuta kartzelatutako ETAko bi kideek ere, Xabier Makazagak eta Ibon Etxezarretak, bonba-autoa horregatik jarri ziotela deklaratu zuten haien aurkako epaiketan, 2003an, Auzitegi Nazionalean. "Arriskatu egin zen", nabarmendu du Lazpiurrek. 2005 eta 2011 artean Confebask EAEko Euskal Enpresarien Konfederazioko presidente izan zenak "azkenekoz" hitz egingo du bai hilketa hartaz, bai ETAk bere burua finantzatu ahal izateko exijitutako iraultza zerga zela eta enpresaburuek "sufritu" zutenaz. "Gure aurrean jarri zen Joxe Mari, eta, orduan, berari tokatu zitzaion".

Berria egunkarian irakurtzen jarraitu daiteke, hemen.