Estropadez beteta dator asteburua Zumaiako traineruentzat

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 7a, 17:46

Pasa den asteburuko atsedenaldiaren ondoren –Espainiako traineru txapelketa jokatu zen Pedreñan–, Zumaiako traineruak lehiara itzuliko dira asteburu honetan. 

Bina estropada izango dituzte Telmo Deun arraun elkarteko ontziek, emakumezkoek zein gizonezkoek: Getarian larunbatean eta Getxon igandean. KAE-1ean lehiatzen ari den gizonezkoen ontziak larunbatean Getariako XI. estropada jokatuko du, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Igandeko Getxoko estropada, berriz, 19:00etan hasiko da.. 

ETE ligan dabilen emakumezkoen traineruak, berriz, 11:00etatik aurrera izango dituzte estropadak. Ondarroako 37. bandera – Itsaskorda saria izango da jokoan. Igandean, Getxon, Donibane Lohizune Ziburu III. ikurrinan lehiatuko dira, 18:00etatik aurrera.

Lau estropada jokatu ondoren, emakumezkoen Telmo Deun laugarren da sailkapen orokorrean, hirugarren den Deustorekin 23 puntura berdinduta. Gizonezkoak, berriz, zortzigarren dira 18 punturekin, lau estropada jokatu ondoren.