Iñaki Osa Goikoetxea eta Iñigo Peña izan dira, besteak beste, 'Udak dakarrena'-ren bigarren saioan

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 5a, 10:26

Iñaki Osa Goikoetxea eta Iñigo Peña kirolariak pasa dira, besteak beste, Udak dakarrena saioko setetik. Hainbat urtez Zumaiako emakumezkoen traineruko patroi izandako, eta gaur egun Ondarroako emakumeen entrenatzaile eta patroi den Nagore Osoro ere elkarrizketatu du Julian Iantzik bigarren saio honetan. 

Zumaian ari dira egiten ETBko Udak dakarrena telebista saioa. Aurrez aipatutakoez gain, Alfonso Perez Katua edo Aita Mari jatetxeko Eñaut Segurola ere agertu dira saioan.