Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' emango dute gaur Paradisu Zineman

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 5a, 09:59

Fermin Muguruzak zuzendu zuen Black is beltza animaziozko filma ikusteko aukera izango da gaur Torreberri Gaztetxeko atarian, Paradisu Zinemaren programaren barruan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. 

Sinopsia

1965eko urria. New Yorkeko Bosgarren hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko sanferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: erraldoi beltzak debekatuko dituzte. Manex Unanuek, bere kideek horren aurrean hartutako jarrera dela eta, AEBetan geratzea erabakiko du.

Hemen ikus daiteke pelikularen trailerra: