Esti Curiel, Jon Kareaga eta Alex Uranga izan dira, besteak beste, 'Udak dakarrena' saioko lehen atalean

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 4a, 20:47

ETBren saio berria, Udak dakarrena, Zumaian ari dira grabatzen aste honetan. Atzo ikusi ahal  izan zen Julian Iantzik aurkezten duen saioko lehen atala, eta bertan herriko hainbat lagun elkarrizketatu zituzten. 

Zumaiako kirol portuan jarri dute seta, eta lehen atal honetan, besteak beste, Jon Kareaga aktibista, Esti Curiel aktorea, Arritxu Iribar esataria eta Alex Uranga bodyboardlaria agertu ziren. Zumaiako musika mugimenduko kideak ere elkarrizketatu zituzten.

Hemen ikus daiteke lehen atala.