Anaderen Arrain Txiki arrantza txapelketak baditu irabazleak

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 3a, 09:03
Argazkia: Anade

Anade elkarteak antolatzen duen 45. Arrain Txiki arrantza txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Zumaiako barran. COVID-19ak eragina izan zuen txapelketako parte hartzean, ohikoan baino arrantzale gutxiagok hartu baitute parte aurtengo edizioan. 

Adinaren arabera, bi mailatan banatzen dira parte hartzaileak. Hala, sailkapenak hauek izan dira:

Infantil A

1. Irati Mera (Mons elkartea): 2.265 puntu.

2. Jon Hernandez (Anade elkartea): 874 puntu.

3. Enaitz Argote (Anade elkartea): 622 puntu.

Infantil B

1. Naroa Corrales (Anade elkartea): 371 puntu.