Sapere Aude Sinfoniettak guztia prest du biharko emanaldirako

Maria Maya Manterola 2020ko abu. 1a, 14:08

Musika Jaialdiaren barruan, kontzertua emango du bihar Sapere Aude Sinfoniettak Zumaienan, 19.30ean hasita. XVI. mendean egiten zuten bezala, orkesta txikian eskainiko dute. Elgarren Enigma Variations eta Rachmaninoffen Symphonic Dances izango dira entzungai, George Morton eta Ian Farringtonek eginiko ganbara bertsioetan, Alain Ayerdiren zuzendaritzapean. Hona hemen biharko emanaldiaren entseguko bideo bat.