Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarretaratzea izango da gaur

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 31a, 18:34

Hileko azken ostiralero bezala, Magnoliopean elkartuko dira. Segurtasuna bermatzeko baldintzak eta beharrezko materiala egongo direla jakinarazi dute.

Hileko azken ostiralero bezala, preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzea izango da gaur. Preso eta iheslariak etxera. Bada garaia lelo hartuta, Magnoliopean elkartuko dira, 20:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, segurtasuna bermatzeko baldintzak eta beharrezko materiala egongo dira.