Koronabirus kasu bat baieztatu dute azken orduetan Zumaian

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 31a, 15:15

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste kasu bat atzeman dute azken orduetan. Urola Kostari dagokionez, lau izan dira Zarautzen, eta beste hiru Getarian.

Gutxinaka bada ere, gora doa COVID-19az kutsatutako herritarren kopurua. Azken orduetan egindako PCR probetan kasu positibo bat detektatu dute Zumaian. Urola Kostari dagokionez, lau positibo gehiago atzeman dituzte Zarautzen, eta hiru Getarian.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.930 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 244 kasu positibo atzeman dituzte. Bizkaian nabarmen egin du gora kasu berrien kopuruak; 162 positibo baieztatu dituzte. Gipuzkoan 49 kasu izan dira, eta Araban, 29.