'La familia que tu eliges' filma botako dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2020ko uzt. 31a, 14:10

Ohiko ordutegian ikusi ahal izango da Tyler Nilson eta Mike Schwartz zinemagileek iaz estreinatutako filma. 

Sinopsia
Zak Down sindromea duen gazte bat da, borrokalari profesional izateko ametsa duena. Tyler gaizkilearekin topo egin, eta elkarrekin egingo dute ihes. Bidean, Eleanor ezagutuko dute Kaliforniako iparraldean zehar egingo duten bidaian beraiekin bat egingo duen erizain berezi samarra.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, eta larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean.