Bi pertsona atxilotu dituzte Zumaian drogaren aurkako operazio batean

Baleike 2020ko uzt. 30a, 17:38

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu zituen pasa den asteartean Zumaian, droga salmentaren aurkako operazio batean. Ohar baten bidez adierazi duenez, pertsona hauek kalamu elkarte bateko kideak ziren, eta 1,286 kilo marihuana e 433 gramo haxix konfiskatu zituen. 

Poliziak Zumaiako industria nabe batean egin zituen atxiloketa, ohar horretan dioenez. Beti ere Poliziaren arabera, nabe horretara droga kontsumitzaile ugari hurreratzen zen "marihuana eta kalamu dosiak eskuratzera". Operazioa ekainean hasi zela dio. Kalamuaren kontsumo kontrolatutako elkarte erregistratuaren atzean, droga saltzen zuen talde bat zegoela azaldu du Poliziak, eta behin lokalean miaketa eginda aurrez aipatutako droga kopurua aurkitu omen zuten.

Drogaz gain, dirua, baskula batzuk eta egindako salmente ohar batzuk ere aurkitu zituztela dio Poliziak.