'Aitona Periko'-k irabazi du aurten ere Kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 30a, 18:30
Argazkia: Javi Salva

Udaro Anade elkarteak antolatzen dituen bi txapelketatik lehena jokatu da gaur: Kabra eta dontzeilen txapelketa, alegia. Aurten, koronabirusa dela eta, pisatze eta sari banaketa ekitaldiak Estalapean egin dira, Upela plazan egiteak jende pilaketak sortuko zituelako.

Bost ontzik bakarrik hartu dute parte aurtengo lehiaketan. Goizeko 7:30erako atera dira Zumaiako portutik, eta eguerdirako bueltan ziren, pisatzerako. 

Aitona Periko

Irabazlea 'Aitona Periko' ontzia izan da, 259 arrainekin. 22.754 gramoko pisua eman dute.

Spar

Bigarren 'Spar' ontzia sailkatu da, 170 arrain, eta 17.651 gramorekin.

Egutera

Hirugarrena 'Egutera' ontzia izan da, 162 arrain, eta 16.696 gramorekin.

Malen eta Enara

Laugarren 'Malen eta Enara' ontzia sailkatu da, 148 arrain, eta 14.515 gramorekin. 

Borda

Eta bosgarren 'Borda' ontzia izan da, 91 arrain, eta 8.172 gramorekin.