Bertan behera geratu da aurtengo Euskal Kosta Krosa lasterketa

Irailean zen korritzekoa Euskal Kosta Krosa lasterketaren laugarren edizioa. Zen, izan ere, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, "lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzerik ez dagoela eta".

Koronabirusak eragindako egoerak baldintzatuta, aurten ez da lasterketa hori egingo, eta antolatzaileak udazkenean bertan hasiko da datorren urteko karreraren prestaketa lanetan. "Antolatzaileen helburua da, mundu mailako pandemiak ahalbidetzen duen heinean, 2021eko edizioa normaltasun osoz aurrera eramatea; beti ere, parte hartzaileen, boluntarioen eta ikusleen osasuna lehenetziz, eta segurtasuna bermatzeko baldintza egokiak baldin badira", azaldu dute Urola Kostako Udal Elkartetik. 

Kostako bost udalek antolatzen duten lasterketa da Euskal Kosta Krosa. Lehen edizioa 2017an korritu zen Zumaian; 2018koa Zarautzek hartu zuen, eta iazkoa Getarian hasi eta amaitu zen. 

Urola Kostako Udal Elkartearen bidez antolatzen den lasterketa honen helburua "bailara ikuspuntua bultzatzea da, Urola Kostako eskualdea ezagutzera emateko. Kalitatezko kirol proba antolatzearekin batera, bailarako turismoa sustatzea du xede egitasmoak".