Klarinete doinuekin abiatu dute Musika Jaialdia

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 30a, 16:30

Abian da Zumaiako 36. Musika Jaialdia. Klarinete Maratoiko laukote irabazlearen emanaldiak zabaldu du aurtengo programazioa. Hain zuzen ere, Andone Martiarena zumaiarrak, Nahikari Martinek, Aitor Juezek eta Xabier Ruiz de Azuak kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Torreberriko aterpean. Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek: ZUMBen kontzertua izango da 19:30ean Santiago etxean.