Koronabirus kasu positibo bat atzeman dute Zumaian azken orduetan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 30a, 15:30

Azken 24 orduetan izan diren koronabirus kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian. Datu horien harabera, beste kasu bat atzeman dute Zumaian. Eskualdeari dagokionez, beste hiru kasu izan dira Zarautzen azken orduetan.

Gorantz jarraitzen du kutsatuen kopuruak eskualdean. Hala, azken 24 ordu hauetan beste lau koronabirus kasu detektatu dituzte eskualdean: hiru Zarautzen, eta laugarren bat Zumaian. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan denera 4.297 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 204 lagunek eman dute positibo. Bizkaian 145 kasu atzeman dira, Gipuzkoan 33, eta Araban, berriz, 23.