Goikoetxea, bihar, Mutrikuko masters seriesean

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 30a, 11:00

Mutrikuk hartuko du udako zesta punta denboraldiko lekukoa. Bihar eta datorren ostiralean kostaldeko herri honetako masters seriesak jokatuko dira. Partaideen artean zumaiar bat dago, Iñaki Osa Goikoetxea.

Markina-Xemeingo lekukoa hartuko du Mutrikuk, Hego Euskal Herriko frontoiei dagokionez –Iparraldean eta Landetan ari dira partidak jokatzen–. Mutrikuko masters seriesak jokatuko dira datozen bi ostiraletan. Bihar finalerdiak jokatuko dira, eta finala datorren ostiralean, abuztuaren 7an. Biharko jaialdia 22:00etan hasiko da, Miruaitz frontoian. 

Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak parte hartuko du txapelketa honetan. Bigarren finalaurrekoan ariko da, Mancirekin batera, Barandika eta Etxetoren aurka. Lehen finalerdian Goixerri-Lekerika eta Goenaga-A. Aldazabal bikoteak ariko dira.

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, Miruaitz frontoiko aforoa 200 lagunetara jaitsiko da. Sarrera erdiak dagoeneko saldu dira. Bertaratu nahi dutenek 634 42 65 88 telefono zenbakira dei egin dezakete.