Donibane Lohizuneko lehen masterra irabazi du Imanol Lopezek

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 29a, 12:34

Donibane Lohizunen jokatzen den Internationaux txapelketako lehen masterraren finala jokatu zen atzo Campos Berri frontoian. Finalisten artean zumaiar bat zegoen, Imanol Lopez atzelaria. 

Olharanekin osatu du Lopezek bikotea master honetan, eta finalerdikoan erakutsitako nagusitasuna berretsi du finalean ere. Erkiaga eta Ihitsague zituzten aurkari finalean, eta bi set nahikoa izan ziren txapelketa Olharan eta Lopezen aldera erortzeko (15-8, 15-9).