Granadarako bidaia bertan behera utzi du Beheko Plazak osasun egoera dela eta

Mireia Galarza Bastida 2020ko uzt. 26a, 17:01

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Granadarako bidaia zuen prestatuta urriaren 20tik 26ra, baina osasun egoera dela eta, bertan behera utzi dute astebeteko bidaia. 

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartea martxoaren 23tik 29ra zen egitekoa bidaia Granadara, baina koronabirusaren agerraldiagatik bertan behera utzi zuten. Udazkenera atzeratu zuten txangoa, hain zuzen ere, urriaren 20tik 26ra, baina, berriro ere, osasun egoera dela eta, bertan behera uztea erabaki dute, eta momentuz ez dute data berria iragarri.