Emakumeak seigarren izan dira dira Pasai Donibanen

Mireia Galarza Bastida 2020ko uzt. 26a, 13:42

Atzokoarekin alderatuta, sailkapenean postu bat atzetik kokatu dira ETE ligan Telmo Deuneko neskak. Sailkapen orokorrean ere postu bat egin dute behera, eta laugarren daude zumaiarrak. 

IV. Adegi Bandera jokatu dute gaur Pasai Donibanen, eta Zumaiako Telmo Deun elkarteko emakumezkoek seigarren amaitu dute lehia. 11:00etan hasi da jardunaldia, eta zumaiarrek 11 minutu eta zazpi segundu pasatxo behar izan dituzte helmugara iristeko.

Ez da oso asteburu borobila izan Telmo Deun elkarteko emakumezkoentzat. Izan ere, atzo bosgarren helmugaratu ziren, eta gaur, aldiz, postu bat atzetik kokatu dira sailkapenean. Horrenbestez, sailkapen orokorrean, zumaiarrak laugarrengo postura jaitsi dira 23 punturekin —Deustok ere 23 puntu ditu sailkapen orokorrean, eta hirugarrena da sailkapen orokorrean—. Lehen bi postuetan daude Tolosaldea eta San Juan, hurrenez hurren, 36 puntu eta 28 punturekin, eta lehen horrek irabazi du gaur ere laugarren aldiz jarraian. 

Hauek dira gaurko emaitzak, eta sailkapen orokorra:

IV. Adegi Bandera

  • 1. Tolosaldea: 10:51,39 (9 puntu)
  • 2. Ondarroa Cikautxo: 10:54,49 (8 puntu)
  • 3. San Juan: 10:58,27 (7 puntu)
  • 4. Deusto: 11:00,04 (6 puntu)
  • 5. Hibaika: 11:00,09 (5 puntu)
  • 6. Zumaia: 11:07,22 (4 puntu)
  • 7. Isuntza:  11:18,15(3 puntu)
  • 8. Lutxana: 11:32,46 (2 puntu)
  • 9. Lapurdi:  Deskalifikatuta (0 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Tolosaldea: 36
  • 2. San Juan: 28
  • 3. Deusto: 23
  • 4. Zumaia: 23
  • 5. Ondarroa Cikautxo: 23
  • 6. Hibaika: 21
  • 7. Isuntza: 12
  • 8. Lutxana: 10
  • 9. Lapurdi: 3