Zazpigarren egin dute gizonezkoek gaur KAE1 ligan

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 25a, 14:02
Zumaiarrak, gaur, uretara bidean (Onintza Lete Arrieta)

Telmo Deuneko mutilei arrauna apurtu zaie, eta uretara bota dutelako hiru segundorekin zigortu dituzte epaileek. Gaurko sailkapenean ez dio eragin zigorrak, eta zazpigarren egin dute, getariarren aurretik.

Zumaiako XXXV. Ikurrina Getariako uretan jokatu behar izan dute aurten zumaiarrek, koronabirusak aldaketak eragin dituelako KAE ligaren antolaketan. 12:00etan hasi da lehia, eta zumairrei arraun bat apurtu zaie norgehiagoka erdian. Uretara bota dutelako zigortu egin dute taldea epaileek hiru segundorekin. Kontuak kontu, ez dio eragin gaurko sailkapenean; zazpigarren helmugaratu dira Telmo Deunekoak, Getariaren aurretik.

Sailkapen nagusian zortzigarren dira zumaiarrak, baina Orio puntu batera dute une hauetan.

Zumaiako XXXV. Ikurrina

  • 1. Pedreña: 20:16;80 (12 puntu)
  • 2. San Juan: 20:21,46 (11 puntu)
  • 3. San Pedro: 20:24,43 (10 puntu)
  • 4. Arkote: 20:28,83 (9 puntu)
  • 5. Deusto: 20:30,03 (8 puntu)
  • 6. Camargo: 20:31,51 (7 puntu)
  • 7. Zumaia: 20:40,35 (6 puntu)
  • 8. Getaria: 20:40,64 (5 puntu)
  • 9. Orio: 20:44,94 (4 puntu)
  • 10. Getxo: 20:57,84 (3 puntu)
  • 11. Donostiarra Amenabar: 21:02,55 (2 puntu)
  • 12. Astillero: 21:08,24 (1 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Pedreña: 35 puntu
  • 2. San Pedro:  33puntu
  • 3. Arkote: 26 puntu
  • 4. San Juan: 26 puntu
  • 5. Getaria:  25 puntu
  • 6. Deusto: 23 puntu
  • 7. Camargo: 19 puntu
  • 8. Zumaia: 13 puntu
  • 9. Orio: 12 puntu
  • 10. Donostiarra Amenabar: 11 puntu
  • 11. Getxo: 6 puntu
  • 12. Astillero:  5 puntu