Dantza ikuskizun berria ekarriko du Jaiotz Osak larunbatean Zumaiara

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 24a, 13:01

Dantza garaikideak ere bere tartea izango du uztaileko kultur egitarauan. Jaiotz Osa dantzari zumaiarrak bere azken ikuskizuna ekarriko du larunbatean jaioterrira. Expectations will not kill you du izena, eta 19:30etik aurrera ikusi ahal izango da Odieta frontoian (Zumaiena ikastetxean eguraldi txarra egiten badu)

Osa+Mujikak zuzendutako lana da hau, eta Raymond Naval ariko dira dantzan. Expectations will not kill you helburu hauek lortzen ez direnean sentitzen den tristezia sentimendutik abiatuta sortu dutela diote obraren sortzaileek. "Hainbeste desiratutako festa hori, hainbeste atsegin duzun pertsona aurkituko duzun festa hori… zenbat arratsalde pasa ditugu gure burua txukuntzen, zoriontsu, gaueko festan gertatuko dena imajinatuz? eta nor ez da etxera zeharo triste bueltatu imajinatutako ezer bete ez ostean?".

Dantza garaikide saio hau ikusteko beharrezkoa  izango da gonbidapena eskuratzea, turismo bulegoan. Beste ikuskizun guztietan bezala, ezinbestekoa izango da distantziak gordetzea eta maskara eramatea.