Bagara zerbait

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2020ko uzt. 24a, 08:13

Ardantzabiden denda handi bat zabaldu behar dute, etxerako gauzekin, eta laster inauguratuko dute. 

Dendaren kanpoaldean jarri naiz, kristalaren aurrean. Euskaraz idatzita ikusi ditut hitzak, txukun eta handi: paper-denda, burdindegia, opariak... Eskaparate horren aurrean, ispilu batean bezala ikusi dut islatuta neure burua, zumaiar euskaldunona. Bagara zerbait, hemen gaude.