Agortu dira Zirkozaurreren emanaldirako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 22a, 18:20

Zirkozaurre konpainiak Vademekun ikuskizuna aurkeztuko du bihar Aitzurin, 18:00etan hasita, eta obra ikusteko sarrerak dagoeneko agortu dira. Turismo bulegoan jarri dituzte eskuragai gaur bertan gonbidapenak, baina denak bukatu direla jakitera eman dute antolatzaileek.