Irudietan: Zumaia bederatzigarren sailkatu da Getarian

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 19a, 21:33

Pedreñak irabazi du bandera 20:21eko denborarekin. Hirugarren izan da Getaria, 13 segundora; bederatzigarren Zumaia, 58ra; eta hamaikagarren Orio, minutu batera.

Bigarren helmugaratu da Zumaia lehen txandan; Donostiarra baino hamar segundo motelago. Bigarren txandan, Oriok ezin izan du zumaiarren denbora hobetu eta, hala, lau puntu eskuratu ditu sailkapenerako. Hamargarren da sailkapenean, Orio baino puntu bat gutxiagorekin.