Bertso musikatuen saioa egin dute Arroa Behean

Baleike 2020ko uzt. 19a, 16:45

Lau bertsolarik parte hartu zuten Arroa Behean egindako bertso musikatuen saioan. Ikus-entzuleek segurtasun neurri guztiak bete zituzten saioa zuzenena jarraitzeko.

Bertso musikatuen saioa egin zuten atzo, larunbata, Arroa Behean. Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Iturriotz bertsolariek parte hartu zuten saioan. Garikoitz Otamendi eta Araitz Bizkai, bestalde, musikaren arduradunak izan ziren, bata biolinarekin eta bestea gitarrarekin. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maddi Gallastegik egin zituen. Ikus-entzule ugari elkartu zen plazan, eta segurtasun neurriak eta gomendioak zorrotz bete zituzten, hala nola segurtasun tartea eta maskararen erabilera.

Argazkiak: Aitor Osa