Laugarren izan dira Getarian

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 19a, 13:57

Hirugarren eta azken txandan irten dira Zumaiako emakumezkoak, gaur goizean Getarian jokatu den ETE Ligako bigarren estropadan. Itsasoa bare-bare izan dute arraunlariek, haizerik ez apenas, eta beroa zen adierazgarri.

ETE eta KAE2 Ligak jokatu dira goizean, Getarian. Emakumezkoetan Tolosaldea gailendu da, eta gizonezkoetan, berriz, Castro Canteras de Santullan. Arratsaldean KAE1 mailakoak ariko dira eremu berean.

Estropadako sailkapena:

1/ Tolosaldea: 10:58,81

2/ San Juan: 11:08,29

3/ Deusto: 11:08,89

4/ Zumaia: 11:11,49

5/ Ondarroa: 11:16,52

6/ Lutxana: 11:19,95

7/ Hibaika: 11:21,76

8/ Isuntza: 11:33,16

9/ Lapurdi: 11:47,06

Sailkapen nagusia:

1/ Tolosaldea: 18 puntu

2/ San Juan: 14

3/ Zumaia: 14

4/ Ondarroa: 12

5/ Deusto: 11

6/ Hibaika: 8

7/ Lutxana: 6

8/ Isuntza: 5

9/ Lapurdi: 2