Ipuinen bidetik eraman zituzten haurrak atzo Alondegian

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 17a, 08:50

Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok Elkarrekin ipuin bidean ipuin kontaketa saioa eskaini zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan, udaleko Kultura Sailak haurrentzako antolatu dituen ekitaldi sortaren barruan. 

Haurrek (eta guraso batzuek) deiari ederki erantzun zioten, eta aretoa bete zuten, beti ere kontutan hartua segurtasun neurriengatik aforoa mugatua zuela. Ariznabarretak kontatzen zituen ipuinak musikarekin jantzi zituen Hurtadok, eta modu horretara literaturarako ate magikoa zabaldu zitzaien haurrei. Ate hori zeharkatuko ote dute etorkizunean?