Fielatoa izena jarri diote udaltzaingoa kokatzen den guneari

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 14a, 09:35

Pasa den astean itzuli zen udaltzaingoa fielatora, urte erdi iraun duen berritze lanak amaitu ondoren. Horrekin batera, plaka baten bidez, Fielatoa izena jarri dio udalak eraikin hau kokatzen den gune edo espazioari.

Izan ere, fielatoa deitzen zaio Zumaian zergak ordaintzeko duela 100 urte baino gehiago eraiki zuten guneari. "Gaztelaniatik datorren izena da, eta “kaxeta” edo etxola batzuk izaten ziren, salgaiak pisatu, osasun baldintzak egiaztatu eta zegozkien zergak kobratzeko. Pisu edo balantzari "fiel" esaten zioten, eta hortik datorkio izena", zioen Xabier Azkuek webgune honetan bertan argitaratu zuen artikuluan.

Orain, herriko hitzak, hizkera edo memoria gorde nahian, Fielatoa izena jarri dio udalak espazio honi.