Goikoetxeak eta Lopezek Markinan jokatuko duten partidarako sarrerak salgai daude

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 14a, 08:35

Udako zesta punta denboraldia hastear da Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea jokalari zumaiarrentzat. Markina-Xemeingo Master Serieseko bigarren finalerdia jokatuko dute ostegunean, 18:00etatik aurrera, herriko horretako Pilota Unibertsitatean. 

Goikoetxeak Etxetorekin osatuko du bikotea, eta Lopezek Hormaetxea izango du lagun aurreko koadroetan. Partidako irabazleek finala jokatuko dute Beaskoetxea eta Lekerikaren aurka. Lehen finalerdiko irabazleak izan ziren hauek, hiru setetan Erkiaga eta Aldazabali irabazi ondoren (8-15, 15-13, 5-1).

Finalerdiaren aurretik Arbe-Mendiola eta Antxon-Zabala bikoteen arteko partida jokatuko da.

Osteguneko partidarak sarrerak salgai daude jada. Karmengo egunean jokatuko da partida, eta ikusmin handia dago bi txapeldunak jokoan ikusteko. 600 pertsona sartuko dira gehienez frontoian, eta horietatik erdia geratzen da saltzeko. Sarrerak erosteko Santi Olabe kantxeroari deitu daiteke (688 81 37 75), edo Markina-Xemeingo udaletxera jo. Lehiatilarako 200 sarrera utziko dira. 20 euro balio dute sarrerek.