Hauteskundeetako kontaketa zuzenean jarraitu ahal izango da baleike.eus webgunean

Arratsaldeko zortziretan itxi dituzte hauteslekuak, eta dagoeneko hasi dira emandako bozak kontatzen. Hauteskunde arratseko kontaketa zuzenean emango da baleike.eusen eta UKTko beste webguneetan. 

7.700 zumaiarrek izan dute botoa emateko eskubidea Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetan. COVID-19 gaitzak baldintzatutako bozak dira hauek. Aldaketak izan dira haurreko hauteskundeekin alderatuta, bai lekuen aldetik, baita hartutako segurtasun neurriak direla eta. Badirudi pandemiak izan duela eragina parte hartzean. Izan ere, parte hartzea ia zortzi puntu jaitsi da 2016ko hauteskundeekiko arratsaldean egindako zenbaketaren arabera.

75 legebiltzarkide aukeratuko dira boza hauetan, 25na lurralde bakoitzetik. Arratsak ematen duena zuzenean jarraitu ahal izango da webgune honetan.