Euria eta ilarak hauteskunde eguneko lehen orduetan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 12a, 11:14

Goibel esnatu da igandea. Euria bizi bizi ari da erortzen, eta eguneko lehen orduetan trumoiak ere entzun dira. Horrek ez ditu herritarrak kikildu, eta lehen ordutik hurreratu dira hauteslekuetara. 

Alondegiko Oxford aretoa eta Aitzuri frontoia dira Eusko Legebiltzarrerako boza hauetarako hauteslekuak. Alondegitik Amaia plazarainoko ilara luzea sortu da goizeko 9:00etarako. Beraien botoa eskutan zutela jarri dira asko ilaran. Aitzuriko kasuan ez da ilararik sortu lehen orduetan.

Behin sarreran gelarekin eskuak garbitu behar izan dituzte, eta uneoro maskara jarrita egon dira botoemaileak. 20:00ak arte dute herritarrek botoa emateko aukera bi hautesleku hauetan.