Maria Eugenia Arrizabalaga: "Lehentasuna gainean daukagun krisi ekonomikotik ateratzea izango da"

Julen Imaz 2020ko uzt. 10a, 16:02

Atzo arratsaldean egin zuen EAJ alderdiak hauteskunde kanpainako ekitaldia Zumaian. Bertan izan ziren, besteak beste, Maria Eugenia Arrizabalaga, Arantxa Tapia eta EGI elkarteko hainbat kide. EAJren aldeko botoa ematera animatu zituzten bertara gerturatu ziren herritarrak, beraien esanetan, bizi dugun ezohiko egoera honetatik ateratzeko "aukera onena" baita alderdi jeltzalea.