Pasaian ariko dira Zumaiako traineruak asteburuan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 10a, 10:05

Bi traineru ditu Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak: emakumezkoen bat eta gizonezkoen beste bat. Biek Pasaian jokatuko dute larunbat arratsaldean.

Asteburu honetan hasiko dira lehiatzen Zumaiako bi traineruak. Kike Manterola eta Iñaki Larrañaga prestatzaileak "gogotsu" daude ligari ekiteko. Larunbatean jokatuko dute asteburuko lehen eta azken estropada; igandean ez dute lehiarik izango.

Hauek dira herriko traineruek asteburuan jokatuko dituzten estropadak:

Larunbata

  • ETE Liga: Pasaian, 18:15etik aurrera.
  • KAE1 Liga: Pasaian, 19:15etik aurrera.

Datorren astean

  • Igandea: Getaria